Atzo goizean, bizikleta hartu eta txakurra ateratzeko aitzakiaz bueltaxka bat eman nuen. Ez zen oso luzea izan 25 minuturen ondoren etxean baitnengoen. Lehenengo aldapa gora egitean, nahikoa kostatu zitzaidan baina ondorengoa inongo arazorik gabe egin nuen. Bizikletan gustura ibili nintzean eguraldiak ere laguntzen baitzuen.
Esnatzean 68 pultsazio nituen, etxteik ateratzean 72 eta ondoren 75. Pultsazioak ikusita, esfortzu handirik egin ez nuela ikus daiteke.
Altzon bizikletan.
Arratsaldean berriz, lagunekin Uzturrera joan nintzen. Inongo beroketarik egin gabe zuzenean Ibarrako bidetik izaskunerako bidea hartu genuen. Bertara iristean ura edan eta minutu batzuz deskantsuan egon ondoren, uzturrerako bidea hartu genuen. Gurutzera iristean, bertan egon ginen ordu laurdenez edo eta ondoren berriz ere Izaskunerako bidea hartuz bueltatu ginen.
Azken asteetan gutxi entrenatzearen ondorioz atzo asko nekatu nintzen. Egia esan, kostata igo nintzen Uzturrera eta momentu batzuetan batez ere, oso nekatuta sentitu nitzen. Halere, etxera bueltatzean eta dutxa hartu ondoren oso ondo sentitu nitzen.
Mendira joan aurretik 73 pultsazio nituen minutuko, gurutzera iristean 85 eta izaskunera bueltatzean 77. Pultsazioen gora beherak ikusita, esfortzua goizean egindakoa baina handiagoa zela ohartu nintzen.
Uzturren ateratako argazkia.
.jpg)
No hay comentarios:
Publicar un comentario