-Entrenamenduarekin hasteko beroketa egin genuen, zelaiari bi bira eman genizkion. Bi birak ematerakoan, beroketa egin genuen, hau da, lepoa, besoak, txorkatilak, hankak, gerria eta sorbaldak berotu genituen. Ondoren, abdominalak eta lunbarrak egin genituen.
-Beroketa bukatzerakoan, atal tenkikoarekin hasi ginen: hasteko, bi talde egin eta baloiaren jabetza landu genuen talde batek beste taldeari baloia kentzen saiatuz eta gehienez bi toke eginez jokalari bakoitzak. Ondoren, paseak egin genituen, lehenengo pase motzak eta gero pase luzeak. Ondoren, faltak eta penaltiak bota genituen. Eta atal teknikoa amaitzeko, bi talde egin eta partidu bat egin genuen.
-Entrenamendua amaitzeko, lasaitasunera itzultzeko bi bira eman genizkion zelaiari. Ondoren, giharrak luzatu genituen lurrean eserita.
Asteazkeneko entrenamendua hasi baino lehen, bai fisikoki eta bai animikoki ondo nengoen. Entrenamendua bukatzerakoan, animikoki oso ondo nengoen, eta fisikoki ere oso ondo nengoen.
Asteazkenean pultsazio hauek izan nituen: esnatzean, 58 pultsazio nituen minutuko, entrenamendua hasi baino lehen, 68 pultsazio nituen minutuko eta entrenamendua bukatu eta gero, 81 pultsazio minutuko nituen.
Bukatzeko argazki hau utziko dut:
No hay comentarios:
Publicar un comentario