-Berotzeko, lehenengo zelaiari bi buelta eman genizkion. Ondoren, beroketa egin genuen, hau da, besoak, lepoa, hankak, txorkatilak, gerria eta sorbaldak berotu genituen. Beroketa amaitzeko, giharrak luzatu genituen eta flexioak, abdominalak eta lunbarrak egin genituen.
-Beroketarekin bukatu genuenean, atal teknikoarekin hasi ginen: lehenengo, fisikoa landu genuen 50 metroko 5 esprineko 4 serie eginda. Fisikoa landu eta gero, jokaldi konbinatuak egin genituen, hau da, paseak egin eta jaurtiketa batekin jokaldia amaituz. Ondoren, zentroak eta erremateak egin genituen. Amaitzeko, bi talde egin eta partidu bat jokatu genuen.
-Lasaitasunera bueltatzeko bi bira eman genizkion zelai osoari eta ondoren, giharrak luzatu genituen.
Ostiraleko entrenamendua hasi aurretik, animikoki oso ondo nengoen baino fisikoki pixka bat nekatuta nengoen. Entrenamendua amaitzerakoan, animikoki ere ondo nengoen eta fisikoki nahiko nekatuta nengoen.
Ostiralean esnatzean 59 pultsazio nituen, entrenamendua hasi baino lehen 70 pultsazio minutuko nituen eta entrenamendua bukatu nuenean 83 pultsazio nituen minutuko.
Amaitzeko argazki bat utziko dut:
No hay comentarios:
Publicar un comentario