2012/05/21

2. Entrenamendua (Zegama-Aizkorri)

Atzo, presa nuela eta ezin izan nuen nire entrenamenduaren berri eman. Egia esan, atzokoa ez zen entrenamendua izan, baizik eta Zegama-Aizkorri Junior Trail proba izan zen. Proba hau, izenak esaten duen modura, Zegaman kokatzen zen eta 10,4km luzeko eta 400-500m inguruko desnibela zuen proba zen. Bertan, eguraldia ez genuen izan oso lagun etengabeko euriak sekulako lokatz pila sortu baitzuen baina hala ere, gomazko takozko traileko zapatilekin ez nuen beste munduko arazo larririk eduki. Proban, nik uste nuena baina posizio hobean geratu nintzen zeren eta Pirineo guztietarik gentozen 45 baikeunden eta 11. geratu bainintzen azkenean. 3. euskalduna ere izan nintzen lasterketan 52min 39s- rekin. Denbora honek, 5,03min/km-ko erritmoa dakar eta kontentu nago emaitzarekin beherakoan lokatzagatik zailtasun batzuk izan baitnituen. Esnatzerakoan, 80-ko pultsazioa nuen, proba asterakoan, 83-koa eta amaitzean berriz 94-koa. Argazkia beste ordenagailuan dudanez probako irudia itsatsiko dut eta hurrengo entrenamenduan jarriko dut probako argazki bat. Ipadakin nagoenez formatua ez da oso txukuna geratzen.*

No hay comentarios:

Publicar un comentario