Aurreko asteko ostegunean, maiatzak 17, korri egitera joan nintzen. Tolosatik irten, eta Alegiraino poliki poliki korrika joan nintzen. Beroketa moduan poliki-poliki korrika hasi nintzen, eta poliki-poliki azkarrago hasi nintzen. Alegira iristean pixka bat deskantsatu eta Ikaztegietaraino joan nintzen korrika. Ikaztegietan pixka bat deskantsatu, eta Alegira oinez bueltatu nintzen. Alegitik Tolosaraino berriro ere korrika bueltatu nintzen. Lasaitasunera itzulia egiteko, poliki-poliki, geroz eta suabeago korri egin nuen, eta azkeneko metroak oinez egin nituen. Tolosara iristean estiramendu batzuk egin nituen.
Ostegun goizean, esnatzean, 60 pultsazio minutuko nituen. Kirola egin baino lehen, 63 pultsazio minutuko nituen, eta kirola egin eta gero 67.
Ostegunean, animikoki kirola egin baino lehen agobiatuta sentitzen nintzen, eta kirola egin eta gero hobeago. Fisikoki berriz, kirola egin baino lehen ondo sentitzen nintzen, baina kirola egin eta gero oso nekatuta sentitzen nintzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario