2012/05/19

14. saioa

Atzo arratsaldean, maiatzak 18 ostirala, ikasi aurretik, bizikletan ibiltzera joan nintzen Legorretarino.

Alegirako bidean eroso joan nintzen erreztasuna badudalako eta aldapa askorik ez zegoelako. Alegiatik Ikaztegietara ere ondo joan nintzen baina notatzen nuen hankak nekatuta nituela baina ez nuen deskantsurik hartu gero gehiago kostatuko zitzaidalako Legorretaraino iristea. Legorretara iristean, deskantsatu egin nuen herriko plazan eta ura edan nuen buelta eman aurretik. Etxera iristean hankak nekatuta nituen eta agujetarik ez edukitzeko estiramentuak egin nituen.

Goizean ondo esnatu naiz eta esnatu naizenean 59 pultsazio nituen minutuko. Kirola egiten hasi aurretik, bazkaldu ondoren alegia, 64 pultsazio nituen minutuko eta bizikleta utzi ondoren 94 pultsazio nituen minutuko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario