2012/05/17

13. saioa

Atzo arratsaldean, maiatzaren 16a, kirolaren bat praktikatzea pentsatu nuen. Eguraldiak nahiko lagundu zidan.
Hasieran, oinez joan nintzen alegi aldera pauso azkarrean. Alegira iritsi baino lehen, korrika egiten hasi nintzen poliki-poliki Ikaztegietako bidean. Ikaztegietan gelditu nintzen eta deskantsu bat hartu nuen eta ur pixka bat edan nuen lasaitzeko. Bueltakoan ere berdina egin nuen, Ikaztegietatik Alegirako bidea korrika egin nuen eta Alegi pasa ondoren berriro ere oinez etorri nintzen Tolosara.
Goizean umore onarekin esnatu nintzen baina nekatuta nengoen eta lokuluxka bat egin nuen kirola egin aurretik deskantsatuago egoteko.
Esnatu nintzenean, 62 pultsazio nituen minutuko, Alegirako bidean irten aurretik 68 pultsazio minutuko eta Alegitik oinez bueltako bidean 93 pultsazio nituen minutuko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario