2012/05/14

13. saioa

Gaur arratxaldean, eguraldi ona egiten zuenez, bizikleta hartu eta Ikaztegietara joan naiz. Beroketa moduan hankak berotu ditut, eta jarraian bizikleta hartu dut. Ikaztegietara iristean, pixka bat deskantsatu eta berriro Tolosara bueltan etorri naiz. Tolosara berriro iristean, luzaketa batzuk egin ditut lasaitasunera itzultzeko.

Gaur, kirola egin baino lehen, animikoki nahiko ondo nengoen, baina kirola egin eta gero lasaiago eta hobeago sentitzen nintzen. Fisikoki, berriz, kirola egin aurretik ondo nengoen, deskantsatuta, baina kirola egin eta gero nekatuago nengoen.

Gaur, esnatzean, 57 pultsazio minutuko nituen. Kirola egin aurretik, 62, eta kirola egin eta gero 65.


No hay comentarios:

Publicar un comentario