Kirol egokitua- entrenamendua
Entrenamendu hau tenisarekin
zerikusia edukiko du, baina aldaketa batekin, denbora guztian, hanka bat
lurrean jarri gabe egongo dira, bakoitzak aukeratuko du ze hanka nahiago duen.
Beroketak
1.
Hasteko, hiru minutu
korrika, eta azkeneko segundoak hanka batekin, praktikatzen hasteko.
2.
Bi minututan besoak
eta hankak berotuko dira, gero tiroiak edo lesioak ez egoteko.
3.
Ondoren ariketa bat, punteria praktikatzeko
asmoarekin. Gelako 4 pertsonek raketa bana eta pilota bat edukiko dute. Lau pertsona
horiek, besteak harrapatu behar dituzte, eta harrapatzeko, pilotarekin jo behar
diete, baino beti bi pertsonen artean distantzia bat mantenduz. Joku honek beste 5 minutu iraungo ditu.
Ariketak
1.
Tenisean oinarrituta
dagoenez, sakeak bote gabe praktikatu behar dira, eta horretarako, binaka
jarriko dira. Batak besteari pilota pasako dio, baino bestean ez dio berriro
emango, eskuarekin hartu eta sakea egingo du.
2.
Bigarren ariketa hau
lehenengoaren antzekoa izango da, baina bote bat emanda.
3.
Ariketa honetan,
sakatzen duen pertsonak, pilota besteari pasa baino lehen bost toke emango dizkio pilotari eta bere bikoteari
pasako dio. Besteak berdina egingo du, bost toke eta pasa.
4.
Hemen bien artean
partidu txiki bat egingo dute. Baina denbora guztian raketa eskuz aldatzen
joango dira.
5.
Oraingoan, beste
partidu bat egingo dute, baina pilotak ezingo du lurra ukitu.
6.
Ariketekin amaitzeko,
partidu normal bat egingo dute. 5 puntu lehenengo lortzen dituenak, beste
bikote batekin jarriko da.
OHARRA: ARIKETA BAKOITZA BOST
MINUTUKOA
Erlaxazio ariketak
5 minutuko denbora tarte
horretan, gorputza erlaxatzeko ariketak egingo dira.
Alazne
eta Lydia
No hay comentarios:
Publicar un comentario