2012/09/26

1. SAIOA: ETXEAN BIZIKLETA


1. ENTRENAMENDUA

            Gaur, 2012/09/13, egun euritsu batean jeiki naiz. Esnatu bezain pronto nere pultsazioa hartzeaz gogoratu naiz eta minutuan 60 pultsazio egiten nituela ohartu naiz. Animikoki ez nengoen oso motibaturik, euriaren eraginez. Fisikoki, berriz, inungo arazorik gabe.

            Arratsaldean eguzki izpi batzuk agertu dira eta motibatu egin naiz. Hala ere ez zegoen etxetik ateratzeko eguraldi aproposa; beraz, nire etxean bertan bizikleta estatikoa egitea erabaki dut. Hasi baino lehen nere pultsazioa goizekoaren berdina zen: 60 pultsazio minutuko.

            Gaurkoan ez dut beroketarik egin eta zuzenean bizikleta egiten hasi naiz. Bizikleta egiten nuen bitartean telebista ikusi dut eta, deskuidatzerako, ordubete pasa da.




            Argazkian ez da oso ondo ikusten, baina ordubetean 33,4km egin ditut eta amaitzerakoan nuen pultsazioa 186koa zen, minutuko. Pare bat minutu pasatzerakoan berriro hartu eta pultsazioa 114koa zen, minutuko.

            Orain, hau idazten nagoela, oso gustura sentitzen naiz: kirola egiteagatik eta garbi nagoelako (dutxatu egin bait naiz).

            Hurrenarte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario