3.
ENTRENAMENDUA
Gaur, 2012/09/19, nekatuta
esnatu naiz. Goizean goiz, nire pultsazioa, nire iritziz, baxua zela iruditzen
zait, 54-koa, minutuko. Nahiz eta nekatuta egon kirola egiteko animatuta
nengoen eta gainera, oso alai esnatu naiz. Fisikoki heziketa fisikoko agujetak joan zaizkit, beraz, erabat osasuntsu nago.
Arratsaldea libre izanda
eta sekulako eguraldia ikusita, Erniora joan naiz. Hasi baino lehenago
pultsazioa esnatu bezain berrikoa baino altuago zen, 72-koa, minutuko. Beroketa
moduan, nire etxetik bonberenea atzeko parkeraino korrika joan naiz. Hala ere,
aurretik, etxean estiratu egin dut.
Azkenean bada, iritsi naiz
Erniora, lasai-lasai igota, 126-ko pultsazioa nituelarik. Bertako bistez pare
bat minutu gozatu ostean, Tolosarantz abiatu naiz.
Zer ondo sentitzen garen
egunean zehar zerbait egin eta gero, ezta? Halaxe nago ni orain, lasai-lasai
hau idazten, bañu lasai asko bat hartu ostean.
Tira ba, besterik gabe, ondo izan eta hurrenarte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario