2012/09/26

4. SAIOA: PIRINEOETAN ZEHAR


4. ENTRENAMENDUA

         Gaur, 2012/09/22, Pirineoetan nago, Hechoko bailara inguruan, Javierregay herrixkan, hain zuzen ere. Asteburu pasa etorri gara gurasoak eta hiruok, aitaren koadrilakoekin batera.

            Goizean goiz jeiki, 8k aldera, eta nekatuta sentitu naiz, bezperan ordubatak harte geratu baitginen beldurrezko pelikula bat ikusten. Pultsazioari dagokionez, 66 pultsaziokin, minutuko, jeiki naiz.

            Gosaldu ostean kalera atera eta eguraldi aparta ikusita alaitu egin naiz, hasiera batean sekulako pereza bait nuen. Kotxean orduerdiz joan eta gero, iritsi gara mendiaren hasierara: Visauriren azpiko tabernara.

            Ibiltzen hasi baino lehenago beroketa moduan zenbait luzaketa egin ditut. Gainera, pultsazioa hartu dut berriro eta 78 pultsaziokoa zen, minutuko, noski.

            Bidexkatik igo eta gero mendilepora iritsi gara. Eskuinean genuen gure mendia, baina, tamalez, sekulako belañoa zuen. Gurasoak, ikusita ume txikiekin zihoaztela, nahiago izan dute 3 mendi punteta igotzea, konplikazio askorik ez zituztenak.

            3 puntetan ibili eta gero pultsazioa hartu eta 120koa nuen, lasai asko ibili garelako.




            Hasierako bidera iristean, bidea moztearren, beste bidera sartu gara. Laburtze horren ondorioz iritsi behar ginen ordua baino 2 ordu beranduago iritsi gara eta; nola ez, ume txikiak kexaka.
  
            Egie esan, nik gustura egin dut ibilaldia, hainbat kontakizunez hitzein dugu eta. Orain, hau idazten nagoela, oso ondo sentitzen naiz; baina, pixkat nekatuta eta beldurtuta. Bai, beldurtuta, lagunek benetako gertakari beldurgarriez hitz egin didatelako. Aiama...

            Orain afaldu eta beldurrezko pelikula ikustera goaz!

            Ondoloin denoi!

No hay comentarios:

Publicar un comentario