2012/09/26

5. SAIOA: OREXARA BIZIKLETAZ


5. ENTRENAMENDUA

            Gaur, 2012/09/25, beti bezela esnaut naiz, alai baina alper. Pultsazioa hartu dut eta 54-koa neukan. Gaurkoan, berriro ere, heziketa fisikoko agujeta txiki batzuk izan ditut.

            Egunak aurrera joan ahala, eguraldia zeru urdinetik hodei batzuk egotera pasa da.  Hala ere, zerbait egitea pentsatu dut eta Pablorekin Orexara joan naiz, bizikletaz.

            Tolosatik Orexea 9km inguru daudela estima dezakegu, beraz joan eta itzulia 18 km egin ditugula uste dugu. Gaurkoan ez dut beroketarik egin. Erritmo lasaiean joan gara eta joaterakoan 25 minutu inguru tardatu ditugu, itzulia 35 inguru izanik.



Itzulian, bidean geundela, kaskoa ahaztu zaitela gogoratu gara eta ez dugu beste erremediorik izan buelta erdia ematea baino. Itzuli osoa lasai-lasai egin dugu baina Tolosara iristerakoan sekulako euri zaparrada hasi da eta etxeraino azkar batean joan naiz. Horregatik, dena amaitzerakoan 150-ko pultsazioa nuen, hasi aurretik 72 pultsazio nituela kontuan hartuta.

            Etxera iritsi bezain pronto, sofan etzan naiz lasaitasunaren bila eta ia lo hartu dut, nire lehengusuengatik ez balitz.

Orain, hau idazten, sekulako logurea sartu zait baina ezin izango det ohera joan Goenkale baitago!

            Ondo izan, hurrenarte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario