2012/09/26

6. SAIOA: ERNIOZABAL


6. ENTRENAMENDUA

         Gaur, 2012/09/26, greba dela eta ez da eskola egon eta bezperatik pentsatuta nuen bezala, mendira joatea erabaki dut, Erniozabalera, hain zuzen ere.

            Nahiz eta lo egiteko aprobetxa nezakeen, goizean oso goiz jeiki naiz. Mendira joateko animatuta sentitu naiz. Ohean nengoela, nire pultsazioa 66-koa zen, minutuko. Esne basoa zerealekin gosaldu eta gero, beroketa moduan, luzaketa batzuk egin ditut. Hauek amaitzean pultsazioa hartu dut eta 78 pultsazio minutuko nituen. Etxetik atera eta, beroketarekin jarraitzearren, korrika joan naiz bonberenea atzeko parkeraino. Hara iritsi eta, pixkanaka-pixkanaka, goruntz hasi naiz.

            Erniozabaleko punta hodeiez josita zegoela ikusi dut bidean zehar. Esan beharra dago muki festa bat dudala sudurrean, hoztearen ondorioz. Azkenean iritsi naiz puntaraino (ordubete eta 40 minutu), non hotz pixkat egiten zuen, eta pultsazioa hartu  dut: 132 pultsazio minutuko.




            Jeisterakoan, hodeien artean ostarteak nabarmentzen hasi direla konturatu naiz, pena ni bertan nengoenean hodeiak egotea.

            Iritsi naiz, jada, Tolosara eta ordenagailuan hau idazten ari naizela, musika lasaigarria ari naiz entzuten. Laster prestatzen hasi beharko naiz amonaren etxera joan behar dut eta, paella jatera, ñam ñam.

            On egin denoi!

No hay comentarios:

Publicar un comentario