1.SAIOA
Gaur, irailaren 26a, oso
motibatuta jaiki naiz asteazkena izan arren ez nuelako eskolara joan behar
greba orokorra dela eta. Gainera, ondo deskantsatua nengoen oso ondo egin dudalako
lo eta mendira joateko eguraldi ona egiten zuenez (ez bero, ez hotz), Uzturrera
joatea erabaki dut.
Esnatu naizenean, 54 pultsazio/minutuko nituen eta
Uzturrerantz atera aurretik ere 54 pultsazio/minutuko; nire ustez nire
pultsazioen kopurua ez da aldatu orduerdi bakarrik pasa delako esnatu
naizenetik entrenamendua hasi bitartean. Ibarrako bidetik igo naiz eta ez naiz
Izaskunetik pasa “Bizkai-Etxe” baserritik goraka doan bidea hartu dudalako.
Hasieran
kostatu egin zait ritmoa hartzea hankak oso gortuta nituelako eta lo egin berri
nengoelako, eta hori dela eta ez naiz oso azkar joan. Gero, ritmo polit batean
igo naiz eta bukaerako aldapa nahiko azkar igo dut. Horregatik, Uzturrera
iritsi naizenean 174 pultsazio/minutuko nituen. Gero, lasaitasunera itzultzeko,
etxeraino oinez jaitsi naiz eta estiramentu txiki batzuk egin ditut bihar
agujetak ez izateko. Entrenamendua amaitutakoan 78 pultsazio/minutuko nituen
eta dutxatu ondoren oso ondo sentitzen naiz fisikoki eta oso pozik nago.
Hau da Uzturreko gurutzean ateratako argazkia:

No hay comentarios:
Publicar un comentario