2. SAIOA
Gaur, irailaren 28a, ez naiz oso pozik jaiki ostiraletako
klaseak luze egiten zaizkidalako, baina fisikoki ondo sentitzen nintzen. Esnatu
naizenean 54 pultsazio/minutuko nituen.
Entrenamendua hasi aurretik, arratsaldearen
hasieran, pozik nengoen jada asteburua zelako, baina hankak nekatuta nituen
gimnasiako klasea izan eta gero ez dudalako estiratu.
Gaur entrenamenduan bizikletan
ibiltzera joan naiz Unaiekin. Entrenamendua hasi aurretik 60 pultsazio nituen
eta hankak eta bizkarra estiratu ditut. Entrenamenduan, Amaroz-etik pasa
ondoren, Altzora joan gara. Altzon deskantsu txiki bat egin dugu ur tragoxka
bat edanez eta argazkia atera dugu. Gero, Altzotik jaitsi ondoren, Lizartzara
joan gara. Bertan, beste ur trago bat edan eta beste argazki bat atera dugu.
Ondoren etxeranzko bidea egin dugu. Etxera iristean estiratu egin dut eta 72
pultsazio/minutuko nituen.
Orain, dutxatu ondoren, ondo nago,
baina pixka bat nekatuta.
Hauek
dira Altzon eta Lizartzan ateratako argazkiak:


No hay comentarios:
Publicar un comentario