10. ENTRENAMENDUA
Gaur, 2012/10/11, ikasleen greba del aeta ez naiz
eskolara joan. Atzo gatean hitz egin nuen Unaiekin goizen Uzturrera joateko
eta, azkenean, ala egin dugu.
Esnatu naizeneko pultsazioa 54 pultsazio minutuko zen.
Gaur ez nengoen gogotsu mendira joateko, behin jai izan eta goizean goiz jeiki
behar izan dudalako. Hala ere, jada Unaiekin geratuta nengoenez, jeiki egin
naiz.
Animikoki, esan bezala, gogorik gabe eta fisikoki,
berriz, oso ondo, jada ez baititut agujetak. Gaurkoan ez dut beroketarik egin eta
ibiltzen hasi aurreko pultsazioa 78 pultsaziokoa zen, minutuko.
Oso lasai igo gara, 12k arte denbora genuelako (12tan
grebaren manifestaldia). Uzturrera iritsi, gurutzetik pasa gabe, hau da, goi-goiko
puntara eta bertan pare bat argazki atera ditugu. Bertan nuen pultsazioa 84
pultsazio minutukoa zen, lehen esan bezala, oso lasai igo baikara.
Jetsi gara azkenean eta baita etxera iritsi. Lasiketa
moduan edo, pare bat luzaketa egin ditut. Ondoren dutxatu eta Triangulorantz
joan naiz, oso gustura aste hontakoa bukatu baitut eta nire gorputzarekin
gustura nagoelako.
Hurrenarte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario