10. SAIOA
Gaur, urriaren 24a, nahiko pozik
jaiki naiz bihar jai dugulako eta fisikoki ongi nengoen, nahiz eta hanketako bolak pixka bat kargatuta sentitu.
Esnatu naizenean 60 pultsazio/minutuko nituen.
Eskolatik atera eta gero eta bazkaldu
eta gero, pozik sentitzen nintzen bihar ez dugulako eskolara joan behar eta
fisikoki jaikitzean bezalaxe sentitzen nintzen. Orduan, Unaiekin bizikletan
ibiltzera joateko gelditu naiz. Unaiekin Ibarran gelditu naiz. Entrenamendua
hasi aurretik 78 pultsazio/minutuko nituen eta ez dut beroketarik egin.
Belauntzara joan gara bizikletan Ibarratik abiatuz errepidetik. Belauntzara
nekatuta iritsi gara aldapa gogorrak igo behar izan ditugulako; eta horregatik,
atsedenaldi txiki bat egin dugu eta argazkiak atera ditugu. Hortik Leaburura
joan gara errepidez eta bertara iristean beste atsedenaldi txiki bat egin dugu,
eta bertan ere argazkiak atera ditugu. Leaburutik Tolosara jaitsi gara Zazpi Bideetatik
(bertan ere atera dugu argazka) eta ni Ibarrara etorri naiz erritmo lasai
batean. Estiratu egin dut gero eta entrenamendua amaitzean 120
pultsazio/minutuko nituen.
Orain oso pozik nago kirola egin
dudalako eta bihar jai dugulako, baina nekatuta sentitzen naiz aldapa gogorrak
igo behar izan ditugulako.
Hauek dira bidean zehar ateratako
argazkiak:





No hay comentarios:
Publicar un comentario