2012/10/23

14. SAIOA: ALTZORA BIZIKLETAZ


14. ENTRENAMENDUA

            Gaur, atzo bezela, oso nekaturik esnatu naiz, ez nuen ezertako gogorik eta, gaitera, bizkarreko mina nabari dut. Pultsazioa hartu dut, 72 pultsazio minutuko, eta eskolara joan naiz.

            Goizaren bukaeran Mikel eta Pablorekin Altzora joateko plana antolatu dut, bizikletaz. Hala ere, geratutako lekura iritsi eta ez zeuden. Deitu eta lehenago joan omen direla esan didate. Amorrazioa eman dit baina tira, jada Amarozen nengoela oinez igotzea erabaki dut, duela pare bat urte Kirikiñorekin joan ginen bidetik, antena batera iritsi eta gero aldapa bera egin behar den bidea.

            Hasi aurreko pultsazioa 90 pultsazio minutukoa zen. Oraindik bizikletan, eta bidean gora joan naiz, Amarozeko industrigunetik gora. Azkenean, bide osoa bizikletaz egin dut. Bidean, berriz, pare bat momentu desatsegin gertatu zaizkit baina azkenean iritsi naiz. Altzon nuen pultsazioa 180 pultsazio minutukoa zen.




            Argazkiak atera ostean, beste bide batetik jeistea erabaki dut, Txarama eta gero dagoen zubitik eta horrela, berriro ere, Amarozen agertu naiz. Azken tramoa bidegorria den lekutik, hain zuzen ere.

            Orain, hau idazten nagoela, oso nekaturik sentitzen naiz eta minez (bidean gertatutakoagatik). Besterik gabe,
           
            Hurrenarte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario