9. SAIOA
Gaur, urriaren 23a, nahiko pozik
jaiki naiz eta fisikoki ongi sentitzen nintzen. Esnatu naizenean, 66
pultsazio/minutuko nituen.
Bazkaldu eta gero eta dentistarenean
izan eta gero, Pablorekin bizikletan ibiltzera joan naiz. Eguraldi perfektua
egiten zuen bizikletan ibiltzera joateko eguzkia zegoelako, baina berorik
egiten ez zuelako. Entrenamendua hasi aurretik 72 pultsazio/minutuko nituen eta
“beroketa” moduan Ibarratik Tolosako Arsuagara joan naiz bizikletan erritmo
lasai batean. Arsuagan gelditu naiz Pablorekin eta Altzora joan gara. Hasieran
bidegorritik joan gara Txaramara eta bertatik Altzora. Aldapa gogorra dago
Altzora igotzeko eta nekatu egin gara erritmo on batean igo garelako. Altzon
atsedenaldi txiki bat egin dugu ura edanez eta argazkiak atera ditugu.
Jaitsiera beste bide batetik egin dugu: Alegiatik. Alegiara jaitsi gara eta
gero bidegorritik Tolosara joan gara. Tolosatik Ibarrarako bidea erritmo lasai
batean egin dut eta iristean estiramendu batzuk egin ditut; orduan, 90
pultsazio minutuko nituen.
Orain ondo sentitzen naiz fisikoki
eta gustura sentitzen naiz eguraldi ona aprobetxatzeko aukera izan dudalako.
Hauek dira Altzon ateratako
argazkiak:


No hay comentarios:
Publicar un comentario