2012/10/23

4.Entrenamendua:

4. Entrenamendua:

Gaur, 2012/10/23, animikoki pozik eta ondo esnatu naiz baina fisikoki berriz, nekatuta; lo gutxi egin baitut. Goizean goiz nire pultsazioak 64 pultsazio minutuko ziren. Goiz lasaia izan da orokorrean eta bizkor pasa zait. Eguraldia paregabea zenez, Mikelek eta nik altzora joatea erabaki dugu eta arratsalderako egin dugu plana.

Arratsaldean, etxetik ateratzean, nire pultsazioak 72 pultsazio minutuko ziren. Etxetik irten baino lehenago luzaketa batzuk egin ditut eta beroketa moduan, hasieran erritmo motel bat eraman dugu. Txarama aldera abiatu gara eta gero aldapan gora Altzorantz egin dugu.Altzora iristean nire pultsazioak 115 pultsazio minutuko ziren. Altzon deskantsu labur bat egin eta argazki hauek atera ditugu:










Jaisterakoan, Alegira jaitsi gara eta horrela itzuli gara berriro Tolosara. Etxera iristean, nire pultsazioak 84 pultsazio minutuko ziren. Etxean dutxatu eta gero, irakurri egin dut eta testu hau idatzi eta gero, afaldu eta ohera joango naiz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario