2012/10/22

13. SAIOA: TOLOSATIK ANDOAINERA


13. ENTRENAMENDUA

            Gaur, 2012/10/22, oso nekatuta esnatu naiz, logura askorekin. Pultsazioa hartu dut, 72 pultsazio minutuko, uste dut, eta eskolarantz abiatu naiz. Fisikokin ondo nengoen; animikoki, berriz, nekatuta.

            Euria zela eta heziketa físico sainan Pi egingo genuela iruditu zait eta, nola ez, Asierrek “Course Navet” egingo genuela esan digu. Pilo bat nekatu naiz.

            Arratsalde aldera, ostarteak nabaritzen ziren zeruan; eta, nahiz eta goizekoagatik nekaturik egon, bizikleta hartu eta Villabonara joan naiz. Etxetik atera baino lehenagoko pultsazioa 84 pultsazio minutukoa zen.

            Iritsi naiz bada, Villabonara eta, denbora nuela konturaturik, Andoainera joatea erabaki dut. Horrela bada, Andoaineraino iritsi naiz. Bertan174 pultsazio minutuko nituen. Argazkiak atera eta itzulia egin dut.


             Etxera iristerako pultsazioa 186-koa izan da, minutuko. Pare bat luzaketa egin ditut, bihar flexibidadea froga baitugu, eta dutxara joan naiz.

            Orain oso gusturo sentitzen naiz. Orduerdiz atseden hartu eta Ingelesera joan beharko dut… Hau pereza hau!

No hay comentarios:

Publicar un comentario