2012/10/21

3.Entrenamendua: gurasoekin Ikaztegietara

3.Entrenamendua:
 Gaur, 2012/10/21, nahiko berandu esnatu naiz. Nire pultsazioak, 56 pultsazio minutuko ziren eta egia esan ez nahiz oso motibatuta esnatu, nahiko triste esnatu naiz, batez ere eguraldi oso txarra zegoelako.

  Bazkaldu eta gero ordea, gurasoekin batera Ikaztegietara joatea erabaki dut. Ez dut ez luzatu eta ezta berotu ere egin baina esan beharra dago nahiko lasai joan garela. Etxetik irtetean, nire pultsazioak 72 pultsazio minutuko ziren. Buelta gelditu gabe egin dugu, baiana orokorrean erritmo lasaiean. Hankak dexente busti ondoren, Ikaztegietara iritsi gara eta gurasoek argazki hau atera didate:


Apur bat bizkorrago itzuli gara eta etxera iristean nire pultsazioak 85 pultsazio minutuko ziren. Etxean, deskantsatu eta testu hau idatzi dut. Ondoren, apur bat irakurri eta goiz joango naiz ohera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario