2012/10/16

12. SAIOA: IBARRA-BELAUNTZA-LEABURU-TOLOSA


12. ENTRENAMENDUA

            Gaur, 2012/10/16, atzo bezalaxe neka-neka eginda esnatu naiz. Pultsazioa hartu bezain pronto, 72 pultsazo minutuko, esklarantz abiatu naiz. Gaurkoan animikoki nekatuta nengoen baina fisikoki erabat osaturik.

            Arratsaldean zerua urdintzen joan dela ilusita, Pablo eta Mikelekin ibiltzea joateko plana antolatu dut. Ez dut beroketarik egin eta etxetik atera baino lehenaog nuen pultsazioa 96 pultsazio minutukoa zen, nire ustez nahiko altua. Ibarran hasi eta Belauntzaraino iritsi gara eta, ondoren, Leaburura. Leaburuan nuen pultsazioa 108 pultsazio minutukoa zen.







            Argazkiak atera eta gero Tolosaruntz abiatu gara, Mikel Void fabrikatik eta Pablo eta biok 7 bidetatik, ondoren San Blasetik barrena.

            Buelta polit hau egin eta gero oso gustura sentitzen naiz. Etxean ez dut lasaiketarik egin, 84 pultsazio minutuko izanda, ez luzaketarik ez ezer ere ez.

            Besterik gabe, hurrenarte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario