2012/10/18

1.Entrenamendua

1.Entrenamendua:


  Ostegunak 11, greba eguna zenez, eta eskolarik ez zegoenez, Erniozabalera joan nintzen.

Goizean goiz jaikitzean, oso motibatuta sentitu nintzen  (nahiz eta hotza egin). Nire pultsazioak 67 pultsazio/minutuko ziren.

  Ez nuen ez luzatu eta ez ezer egin eta etxetik irtetean nire pultsazioak 76 pultsazio minutuko ziren. Montezkuetik igo dut eta nahiko bide aldapatsua dela esan beharra dago, eta puntara iristean nire pultsazioak, 116 pultsazio minutuko ziren. Apur bat deskantsatu eta gero, han zegoen gizon batek argazki hau atera zidan:






Haize asko zegoenez azkar batean Tolosara jaitsi nintzen. Etxean luzaketa batzuk egin eta arratsaldean deskantsatu egin nuen. Buelta egiten asko disfrutatu nuen eta oso motibatuta sentitzen nintzen.

Gauean, goiz joan nintzen ohera.




No hay comentarios:

Publicar un comentario