2.Entrenamendua
Gaur,
2012/10/16, nahiko motibatuta esnatu naiz, nahiz eta logure
askorekin; atzo beranduarte telebistan egon baitnintzen. Esnatzean,
61 pultsazio minutuko nituen.
Eskolan
goiz lasaia pasa ondoren, eguraldi ona zela eta, Andoni eta Mikelekin
buelta ematera joateko plana egin dut.
Ibarran
elkartu gara eta etxetik irtetean nire pultsazioak, 82 pultsazio
minutuko ziren. Momentu hortan, eta buelta osoan zehar orokorrean,
oso motibatuta egon naiz, arratsalde polta zegoelako batik bat.
Ibarratik, Belauntzara igo gara eta bertan ur pixka bat edan ondoren
Leaburu aldera abiatu gara. Leaburun beste ur trago bat edan, apur bat deaskantsatu eta
Tolosarantz abiatu gara. Mikel Voith enpresaren albotik jaitsi da Ibarrara eta Andoni eta ni berriz, zazpi bidetatik joan gara Tolosara.
Etxera
iristean, nire pultsazioak, 76 pultsazio minutuko ziren.
Etxean
luzaketa batzuk egin ditut, testu hau idatzi, afaldu eta jarraian
ohera joan naiz, logurea daukadalako.
Hauek dira Leaburun eta Belauntzan ateratako argazkiak:



No hay comentarios:
Publicar un comentario