7.ENTRENAMENDUA:
Astelehenena 2012/10/15ean esnatu nintzenean 66 pultsazio nituen. Esnatzean nahiko nerbioso nengoen Fisikako azterketa genuelako.
Arratsaldean bazkaldu eta gero Mikel, Hasier eta Andonirekin Izaskunera igo eta gero Oritara joan ginen. Etxetik atera baino lehen nire pultsazioak 78koak ziren. Asko nekatu gara hasieratik aldapak oso gogorrak zirelako, Ibarratik igo ginen, eta gora iristean deskantsu bat egin genuen Oritaldera joan aurretik. Oritara joan ginenean aurrera jarraitu genuen Berastegi eta Berrobi aldera, baina dena aldapa behera zenez pentsatu genuen aurrerago ez joatea, bestela berriz ere dena igo beharko genuelako. Oritara iristean argazki batzuk egin genituen eta berriz ere Ibarra aldera jeitsi ginen. Ibarrara iristean nire pultsazioak 90koak ziren. Teniseko pistara iristean hainbat luzaketa egin genituen.
Gero etxera joan eta dutxa bat hartu nuen, eta orduan fisikoi¡ki pixkat hobeto negoen jada.
Argazki hauek Oritan atera ditugu:
No hay comentarios:
Publicar un comentario