2012/10/18

6.saioa: izaskun eta gero, UZTURRE!

6.Entrenamendua



Gaur, urriaren 18, ez naiz oso pozik esnatu (osteguna zelako),hala ere bihar ostirala da eta horrek pixka bat alaitzen nau. Esnatu naizenean 65 pultsazio nituen.

            Arratsaldean, bazkaldu ondoren, Uzturrera joan naiz. Mendira joateko ez zuen eguraldi oso ona egiten: lainoak zeuden baina eta baita ere haizea. Berotzeko, korrika joan nahiz ibarrako tenis kantxaraino eta hasi aurretik 100 pultsazioa nituen. Izaskunera Ibarratik igo naiz; goran deskantsu  bat egin dut eta ura edan dut baita ere. Gero, Uzturrerantz abiatu naiz. Aldapa guztiak igo ondoren, azken bidegurutzean,  ezkerretarantz hartu dut (aurrekoan aurreraldera jarraitu bait genuen, Uzturreko gurutzera iritsi eta bertan argazkia atera dut. Bertan, 120 pultsazio nituen. Igoera eta jaitsiera erritmo "azkar" batean egin dut haizea geroz eta bortitzago zelako eta batzuetan xirimiria egiten zuelako. Etxera iristean dutxa bero bat hartu dut eta hau idatzi dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario