2012/10/25

5. Entrenamendua:

5.Entrenamendua:
  Gaur, 2012/10/25, nahiko berandu jaiki naiz eta oso deskantsatuta. Esnatzean, nire pultsazioak 63 pultsazio minutuko ziren. Goiz lasaia pasa dut etxean, gehien bat irakurtzen. Bazkaldu eta berehala ordea, eguraldia honbetu zenez, aita eta biok mendira joan gara.

  Betelu eta Gorritiren artean dagoen Elosta mendira joan gara eta ni oso motibatuta nengoen aspadi bertan izan ez nintzelako. Kotxea Betelun utzi dugu eta bertatik hasi dugu buelta. Ibiltzen hasi aurretik, nire pultsazioak 84 pultsazio minutuko ziren eta ez dut ez luzatu eta ezta berotu ere egin. Dexente ibili eta gero, azkenean iritsi gara Elostako gainaldera eta apur bat deskantsatuz gain, perretxiku batzuk ere bildu ditugu. Elostara iristean nire pultsazioak 130 pultsazio minutuko ziren.

  Erritmo onean jaitsi gara berriro Betelura, iristean, nire pultsazioak 86 pultsazio minutuko ziren. Kotxea hartu eta etxera itzuli gara. Etxean luzaketa labur batzuk egin eta telebista ikusi dut. Gaur nahiko berandu joango naiz ohera ez baitut logurarik, beste gauza bat da ea bihar nola nagoen.

  Hauek dira Elostan eta Betelun ateratako argazkiak:





No hay comentarios:

Publicar un comentario