2012/10/09

5. SAIOA

5. SAIOA

            Gaur, urriaren 9a, ez naiz oso gustura esnatu eta kostatu egin zait jaikitzea, bestela, fisikoki ondo sentitzen nintzen. Esnatu naizenean ez ditut pultsazioak hartu arratsaldean dentistarengana joan behar nuelako.

            Dentistatik deitu dute ez nuela gaur joan behar esanez, eta Andonirekin mendi aldera joateko plana egin dut. Entrenamendua hasi aurretik 72 pultsazio nituen eta egiten zuen eguraldiarengatik nekatuta sentitzen nintzen. Estiramendu batzuk egin ditut Andoni etorri bitartean. Loatzora joan gara (Uzturre inguruan dagoen mendi batera). Andonirekin Ibarrako tenis kanpoan gelditu naiz eta Izaskunera Ibarratik igo gara. Izaskunen, ezkerretaranzko bidea hartu dugu (Uzturrera joateko aurrerantz hartzen den bidegurutzean). Gure erritmoa ez zen ez oso azkarra, ez oso makala, baina asko nekatu gara (ni behintzat) beroa egiten zuelako. Loatzora iritsi garenean 132 pultsazio/minutuko nituen. Beheranzko bidea erritmo politean egin dugu. Ez dut lasaitasunera itzultzeko ariketa espezifikorik egin. Entrenamendua bukatu eta gero, 84 pultsazio/minutuko nituen.

            Orain nekatuta nago, baina pozik nago kirola egin dudalako.

            Hau da Loatzora iristean ateratako argazkia:

            

No hay comentarios:

Publicar un comentario