2012/10/10

6. Saioa


6. SAIOA

            Gaur, urriaren 10, nahiko pozik jaiki naiz gaurko klaseak bukatu eta gero, astelehenera arte ez dudalako eskolara joan behar: bihar greba egin behar dugulako eta ostirala jai-eguna delako. Fisikoki ondo nengoen eta esnatu naizenean 54 pultsazio/minutuko nituen.

            Arratsaldean, bazkaldu ondoren, Hasierrekin mendira joateko plana egin dut. Oso pozik nengoen astelehenera ez dudalako eskolara joan behar eta mendira joateko eguraldi ederra egiten zuen: ez zuen eguzkirik egiten eta hotzik ere ez. Ez dut beroketarik egin eta entrenamendua hasi aurretik 72 pultsazio/minutuko nituen. Izaskunera Ibarratik igo gara; bertan atsedenaldi bat egin dugu eta ur trago bat edan dugu. Gero, Uzturre aldera abiatu gara. Aldapa guztia bukatu ondoren eta ezkerretarantz hartu behar den horretan, gorantz jarraitu dugu eta Uzturreko puntara joan gara (gurutzera ez). Bertara iristean 120 pultsazio/minutuko nituen eta bertan atsedenaldi bat egin dugu eta argazkiak atera ditugu. Igoera eta jaitsiera erritmo normal batean egin dugu. Etxera iristean estiramendu batzuk egin ditut eta 84 pultsazio/minutuko nituen.

            Orain oso pozik sentitzen naiz, baina pixka bat nekatuta nago.

            Hauek dira Uzturreko puntan ateratako argazkiak:




No hay comentarios:

Publicar un comentario