2012/11/13

10. Entrenamendua:

10. Entrenamendua:

Gaur, 2012/11/13, fisikoki eta animikoki oso ondo jaiki naiz. Esnatzean nire pultsazioak 60 pultsazio minutuko ziren. Urduri baina pozik pasa dugu goiza, jada azterketak bukatu ditugulako. Igleseko azterketa eta Hasier eta Mikelekin plana egin dut bizikletan ibiltzera joateko.

Etxetik ateratzean nire pultsazioak 72 pultsazio minutuko ziren. Ez dut ez berotu eta ezta luzatu ere egin azterketa bukatu eta berehala geratu garelako. Oso motibatuta sentitu naiz ariketa egiterakoan, orokorrean behintzat. Alegitik igo gara Altzora, lehendabizi bidegorritik eta gero errepidetik. Altzora iristsi, apur bat deskantsatu eta Txaramarra jaitsi gara gero Tolosara itzultzeko. Etxera itzultzean nire pultsazioak 105 pultsazio minutuko ziren eta ez dut luzatu, nahiz eta erlaxazio ariketa batzuk egin ditudan (hankako muskuluak erlaxatzeko).

Orain oso pozik sentitzen naiz entrenamendu bat egin dudalako eta azterketak bukatu ditugulako. Hauek dira Altzora igotzean eta Altzon ateratako argazkiak:







No hay comentarios:

Publicar un comentario