15. SAIOA
Gaur, azaroaren 13a, fisikoki ongi
nengoela jaiki naiz, eta animikoki normal sentitzen nintzen nahiz eta bi azterketa
izan azkenengoak zirelako. Esnatu naizenean, 54 pultsazio/minutuko nituen.
Ingeleseko azterketa bukatu bezain
laster, bizikletan ibiltzera joateko plana egin dut Hasier eta Pablorekin. Oso
pozik sentitzen nintzen azterketa guztiak bukatu ditugulako eta fisikoki,
goizean bezala, ongi sentitzen nintzen. Entrenamendua hasi aurretik 78
pultsazio/minutuko nituen eta ez dut berotu. Bizikleta hartuta Alegiara joan gara
bidegorritik eta Alegiatik Altzoranzko bidea hartu dugu (bidean argazki bat
atera dugu). Altzora iristean, atsedenaldi bat egin dugu eta argazkiak atera
ditugu. Bueltako bidea Txaramatik egin dugu. Entrenamendua amaitzean ez dut
estiratu eta 96 pultsazio/minutuko nituen.
Orain oso pozik nago azterketa
guztiak bukatu ditugulako eta fisikoki pixka bat nekatuta sentitzen naiz.
Hauek dira ateratako argazkiak:


No hay comentarios:
Publicar un comentario