13. SAIOA
Gaur, azaroren 9a, ez naiz oso pozik
jaiki bi azterketa nituelako eta esnatu naizenean 72 pultsazio/minutuko nituen;
fisikoki ongi sentitzen nintzen.
Fisikako azterketa egin eta gero, Hasierrekin
bizikletan ibiltzera joan naiz. Ibarran gelditu gara eta entrenamendua hasi
aurretik, 84 pultsazio/minutuko nituen. Jada lasaiago sentitzen nintzen aste
honetako azterketak bukatu ditugulako eta fisikoki ere ongi nengoen.
Hasierrekin bizikletan Tolosa, Anoeta, Irura eta Billabona pasa ondoren, Asteasuko
“kanpillora” joan gara. Bertaraino erritmo normal batean joan gara
atsedenaldirik egin gabe. Bertan, atsedenaldi bat egin dugu eta argazkiak atera
ditugu. Bueltako bidea lasaiago egin behar izan dugu bi atsedenaldi egin
ditugulako: bata Billabonako tren geltoki ondoan argazkia ateratzeko, eta
bestea, Irura eta Billabona tarteko “paso a nivel” batean trena zetorrelako.
Ibarrara berriro ere erritmo normal batean etorri gara eta entrenamendua
bukatzean, 102 pultsazio/minutuko nituen.
Orain pozik nago asteburua aurretik
dudalako, baina nekatuta sentitzen naiz pixka bat.
Hauek dira ateratako argazkiak:



No hay comentarios:
Publicar un comentario