14. SAIOA
Gaur, azaroaren 10a, goiz jaiki naiz Hasierrekin mendira joateko plana antolatuta nuelako.
Esnatu naizenean 54 pultsazio/minutuko nituen eta pozik nengoen eguraldi ona
egiten zuelako. Fisikoki ongi sentitzen nintzen.
Entrenamendua hasi aurretik, 66 pultsazio/mintuko
nituen eta Hasierrekin nire etxe azpian gelditu naiz. Lehenbizi, Eskolapioetara
igo gara Ibarrako bidetik. Gero, Zazpi-Bideetara joan gara; bertan putzu
handiak zeuden atzo gauen euri asko egin zituelako eta zati batzuetan kontu
handiz ibili behar izan dugu. Zazpi-Bideetatik Leabururantz joan gara, eta
Leaburutik Ibarrara jaitsi gara errepidetik. Bide guztia erritmo nahiko lasai
batean egin dugu ez genuelako asko nekatzeko gogorik. Entrenamendua amaitzean,
90 pultsazio/minutuko nituen eta pixka bat estiratu dut.
Orain pozik nago geroz eta
entrenamendu gutxiago falta zaizkidalako lana bukatzeko eta fisikoki ere ongi
sentitzen naiz.
Hauek dira ateratako argazkiak:



No hay comentarios:
Publicar un comentario