2012/11/10

8. Entrenamendua:

8.Entrenamendua:

  Gaur, 2012/11/9, goiz eta urduri jaiki naiz bi azterketa baitgeneuzkan. Esnatzean, nire pultsazioak 75 pultsazio minutuko ziren. Goiza gogorra izan da eta fisikako azterketa bukatu ondoren, etxera joan naiz, berehala bazkaldu, eta bizikletan ibiltzera joatea erabaki dut.

  Ez dut berotu eta ezta luzatu ere egin. Etxetik irtetean nire pultsazioak 86 pultsazio minutuko ziren. Lizartzaruntz abiatu naiz jarraian eta esan beharra daukat ariketa egiterakoan nahiko nekatuta sentitu naizela. Lizartzara iristean nire pultsazioak 115 pultsazio minutuko ziren.  Hauek dira Lizartzan atera ditudan argazkiak:




  Itzulera azkarrago egin dut eta etxera iristean nire pultsazioak 130 pultsazio minutuko ziren. Etxean dutxatu eta luzatu ondoren apur bat deskantsatu dut. Orain pozik nago jada entrenamendu bat egin dudalako nahiz eta nekatuta egon.

No hay comentarios:

Publicar un comentario