2012/11/14

16. SAIOA


16. SAIOA

            Gaur, azaroaren 14a, nahiko pozik jaiki naiz aste luze baten ondoren ez nuelako azterketarik egin behar eta fisikoki pixka bat nekatuta nengoen. Esnatu naizenean 60 pultsazio/minutuko nituen.

            Bazkaldu eta gero, bizikletan ibiltzera joan nintekeela pentsatu dut; horrela, azkeneko entrenamendua egingo nuen. Entrenamendua hasi aurretik 72 pultsazio/minutuko nituen eta  pozik sentitzen nintzen, azterketak bukatuta, ez nuelako ezer egin behar. Orduan, bizikleta hartu eta Leabururantz abiatu naiz. Leaburura Ibarratik igo naiz Apatta Errekatik eta Voigt enpresaren ondotik. Muskuluak gortuta nituenez kosta egin zait erritmoa hartzea eta malda gogorrak daudenez plater txikiena eta piñoi handiena jarrita joan behar izan dut. Leaburura iristean atsedenaldi bat egin dut nekatuta nengoelako eta argazkiak atera ditut. Leaburutik Belauntzara jaitsi naiz. Bide zati hau nahiko lasai egin dut eta ez naiz ia nekatu ez dagoelako aldapa gorarik. Belauntzan argazkia ateratzeko geratu naiz. Belauntzatik Ibarrara nahiko poliki jaitsi naiz trafiko dezente zebilelako. Entrenamendua bukatzeko estiratu egin dut eta 102 pultsazio/minutuko nituen.

            Orain nekatuta nago, baina oso pozik nago entrenamenduen lan hau bukatu dudalako.

            Hauek dira ateratako argazkiak:





No hay comentarios:

Publicar un comentario