11.Entrenamendua:
Gaur, 2012/11/15, fisikoki eta animikoki nahiko ondo jaiki naiz. Esnatutakoan nire pultsazioak 65 pultsazio minutuko ziren. Eguerdian, bazkaldu eta segituan, entrenamendu bat egitea erabaki dut.
Bizikletan atera naiz etxetik 85 pultsazio minutukorekin. Ez dut luzatu baina biozikletan ibili baino lehenago apur bat berotu dut. Menditik joan naiz eta naiz eta askotan zaila egin lokatz asko zegoelako asko disfrutatu dut. Zazpi bidetako pistetatik joan naiz, hasieran, eta gero errepidetik Leaburura igo naiz. Leaburura iristean nire pultsazioak 145 pultsazio minutuko ziren. Apur bat deskantsatu dut herrian arnasa berreskuratu arte. Etxera erritmo lasaiagoan itzuli naiz eta etxera iristean 105 pultsazio minutuko ziren nire pultsazioak.
Etxean, dutxatu ondoren, telebista ikusi dut deskantsatzeko. Ariketa egiten oso gustura sentuitu naiz ahurretik esan bezala; orain berriz, nahiko nekatuta nago nahiz eta oso pozik egon.
Hauek dira bueltan ateratako argazkiak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario