Gaur, azaroak 16, pozik jaiki naiz frantsesak zetoztelako. Esnatu naizenean 65 pultsazio nituen.
Arratsaldean, bazkaldu ondoren, Uzturrera joan naiz. Mendira joateko eguraldi ona egiten zuen: tarteka-marteka laino batzuk pasatzen ziren baina ez dut hotza nabaritu. Ez dut beroketarik egin, hasi aurretik 80 pultsazioa nuen. Izaskunera Ibarratik igo naiz; goran ur trago bat hartu dut. Gero, Uzturrerantz abiatu naiz. Duela aste asko ziren Uzturrera igo nintzenetik, beraz bidea ondo nekien (aurrekoan hala ere, kontrakoa gertatu zitzaidan). Bertan, 120 pultsazio nituen eta argazkia atera didate bertan. Igoera eta jaitsiera erritmo "azkar" batean egin dut, 84 pultsazio nituen bukaeran. Etxera iristean dutxa bat hartu dut, eta nerbioak kontrolatzeko "lasaiketa" eta ariketa batzuk egin ditut.

No hay comentarios:
Publicar un comentario