2013/01/21

12.entrenamentua 2013-01-17


Urtarrilaren 17an, jaikitakoan 61 pultsazio nituen minutuko. Fisikoki eta animikoki ondo nengoen, naiz eta iskioak kargatuta eduki aurreko 300neko seriengatik.

6etan entrenatzera joan nintzen klase partikularren ondoren, hasi aurretik 85 pultsazio nituen minutuko. Hasteko 10 minutu rodatu nituen, ondoren ondo estiratu nuen. Abdominal eta lunbarrak ere egin nituen. Jarraitzeko, hesi ariketak egin nituen, atakeko hanka eta pasokoarekin ariketa ezberdinak, bakoitza 3 aldiz errepikatuz.

Hau bukatutakoan, lehenengo, bigarren eta hirugarren hesietara takotatik irteera egin nituen, 3 aldiz bakoitzetik. Eta ondoren seriea, 3x50 eta 3x80, hesiekin ere, 4 eta 5 minutuko errekuperazioarekin.

Entrenamendua fisikoki zein animikoki nahiko ondo bukatu nuen, eta pultsazioak 118 nituen minutuko. Entrenamendua bukatutakoan iñauteriko ekipoko afariari buruz geratu ginen hitz egiten, eta etxera iritsitakoan dutxa bero-bero bat hartu nuen.


Argazkia serieak egiten da: 




No hay comentarios:

Publicar un comentario