2013/01/27

13.entrenamendua 2013-01-22


Urtarrilaren 22an jaiki nintzenean 58 pultsazio nituen minutuko.  Fisikoki eta animikoki ondo jaiki nintzen, baina ez nuen gogo handirik entrenatzeko.

Entrenatzera joan aurretik 86 pultsazio nituen minutuko. Hasteko, 3 bira azkar rodatu nituen 6. kaletik, nahiko azkar. Ondoren, ondo estiratu nuen eta abdominal eta lunbar batzuk egin nituen.  Eta aspaldiko partez, alineamendu batzuk egin nituen.

Gero desplazamendu ariketa ezberdinak egin nituen (parafernalia, marcha, korri atzeraka makurtuta…) ariketa bakoitza 2 aldiz errepikatuz.

Honekin bukatu ondoren 150m-ko 4 serie egin nituen. Abiadura atopean 6 minutuko errekuperazioa eginez bata bestearen artean. Azkenean bastante nekatuta bukatu nuen.  Bukatutakoan 121 pultsazio nituen minutuko. Berriro ere ondo estiratu nuen, eta fisikoki eta animikoki ondo bukatu dut ere.


Argazkia entrenamendu bukaeran da, zapatilak aldatzen:


No hay comentarios:

Publicar un comentario