Gaur, 2013/02/20, animikoki oso ondo esnatu naiz eta fisikoki ez nengoen
nekatuta. Esnatu naizenean 54 pultsazio minutuko nituen. Arratsaldean, Usabal
polikiroldegira joan naiz , bertan, saskibaloieko entrenamendua baitnuen.
Etxetik atera naizenean 62 pultsazio minutuko
nituen. Entrenamendura taldeko batzuk berandu iritsi gara eta entrenadoreak
30minutu korrika jarri gaitu. Ondoren, 100 abdominal, 50 flexio eta 50 lunbar
egin ditugu. Hori egin eta gero baloiarekin entrenatzen hasi gara. Lehenengo, "
Hamaika" deitzen diogun ariketa bat egin dugu. Ariketa hori 3 2ren aurka
jokatzen da. Gero, kontratakeak landu ditugu 3-2ren aurka ta 2-1en aurka.
Ondoren, jokaldiak landu ditugu eta azkenik 5-5en aurka jolastu dugu.
Entrenamendua lasai amaitzeko tiro libre batzuk bota ditugu eta pixka bat
estiratu dugu. Entrenamendua amaitzerakoan 94 pultsazio minutuko
nituen.
Etxera iristean animikoki pozik nengoen nahiko ondo entrenatu
dudalako, baino orain fisikoki zertxobait nekatuta nago.
Entrenamenduko argazki
bat:

No hay comentarios:
Publicar un comentario