2013/02/19

1.ENTRENAMENDUA 2013/02/19

Gaur goizean otsailak 19 nahiko nekatuta jaiki naiz, baina berandu oheratzearen ondorio dela suposatzen dut. Bestela fisikoki eta animikoki ondo esnatu naiz.Nire pultsazioa 60koa izan da minutuko.

Gaurkoan eguraldi bikaina,baina mendira inor animatu ez eta jinasiora joan naiz lagun batekin aspaldiko partez kirola egiteko asmoz. Hasi aurretik nire pultsazioa minutuko 78koa zen.

Berotzeko zintan korri pixka bat egiteko asmoa nuen baina dena leporaino zegoen eta beraz biziketa egiten hasi naiz musika entzuten. 15 minutu ibili ondoren esterilla hartu eta abdominalak egin ditut 50ko 4 serie hain zuzen ere.

Gero makinekin aritu naiz, hankekin indarra egiteko makinetan. Bertan beste 15 bat minutu aritu naiz.
Azkenean libratu zen zinta bat eta bertan 20 minutu inguru aritu naiz korrika. Hasiera ibiltzen eta berotzean 10km/h abiaduran eta berriz ere lasaitzeko ibiltzeari ekin diot. Amaitzeko eskuekin indar pixkat egiteko asmoz arraun egiteko makinan aritu naiz eta makinak 3000 m egin ditudala zihoen.

Bukatzerakoan nire pultsazioa 119koa izan da. 1:30 ordu inguru ibiliko nintzen eta esan beharra dago ohikoa baino gehiako kosta zaidala.Notatu dira inauteriak. Ondoren dutxatu eta etxera itzuli naiz.

Argazkia makinetan atera dut:

No hay comentarios:

Publicar un comentario