2013/02/28

3. ENTRENAMENDUA

Gaur goizean, animikoki ondo nengoen, nahiz eta jakin aurretik egun luze eta gogorra neukala. Fisikoki oso ondo nengoen. Esnatu naizenean 56 pultsazio minutuko nituen. Arratsaldean, ostegunero bezala, Usabal polikiroldegira joan naiz saskibaloiko entrenamendura. Entrenamendua hasi baino lehen 74 pultsazio minutuko nituen.

Gaurko entrenamendua nahiko lasai izan dugu, izan ere, larunbatean ez daukagu partidorik. Lehenengo, 5 minutuko egon gara korri egiten lasai-lasai. Ondoren, besoak eta orkatila ondo berotu ditut lesiorik ez edukitzeko. Gero, "Hamaika" izeneko ariketa bat egin dugu. Ariketa hori 3 2-ren aurkako atakeak egitean datza. Ondoren tiroa landu dugu, bai gertutik, baita urrutitik ere. Hori eta gero, 5 5-en aurka jolastu dugu jokaldiak landuz. Ondoren, tiro libre batzuk bota ditugu. Azkenik 3x3 jolastu dugu eta estiratu egin dugu.

 Niren pultsazioak 114 pultsazio minutuko ziren bukaeran. Entrenamendua amaitzerakoan oso nekatuta sentitu naiz. Animikoki ez nengoen oso nd nekearengatik. Azkenean etxera iritxi, afaldu eta nire entrenamenduaren berri eman dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario