2013/02/21

Lehenengo entrenamentua    21/02/2013

Gaur goizean, 7 eta 25 ean esnatzean 58 ko pultsazioa nuen eta oso nekaturik esnatu naiz, beste bein berandu oeratzea damutuz. Goizean izateko pultsazio normala. Arratsaldean 6:45 etan usabalen entrenatzen hasi naiz eta momentu hortan 76 pultsazio minutuko nuen.

Enteenamenduak ordu eta laurden irauten du eta berotzeko, arrapaketetan ibili gara baina baloia zuenari harrapatu ahal izan gabe. Ondoren sarrera batzuk egin ditugu baina kuadrizepsak gehiago esfortzatzeko moduan. Hau eta gero "lineas" izeneko ariketa fisikoa egin dugu, 3 guztira eta honen ondoren tiro libreak jaurti ditugu, 7 baino gutxiago sartu dituenak 50 abdominal egin behar izan ditu, ez dela nire kasua izan...
Hamaika izeneko ariketarekin jarraitu dugu eta ondoren kadete por dos azken honek esfortzu fisiko handia eskatzen du. Jarraitzeko taldeko sistemak errepasatu ditugu bost-bostren aurka eta 3x3 ak jokatzen bukatu dugu, hiru talde geunden eta knasta sartzen zuenak jokatzen jarraitzen zuen, hiru kanasta segidan beste taldekoek 15 flexio.

Entrenamendua fisikoki kontentu bukatu dut esfortzu haundia egin baitut, hau da nekatuta, eta animikoki oso gustora baina eskuin eskuko hatz lodia minduarekin amaitu baitut kontrol txar baten ondorioz. Entrenamentu amaieran 119 pultsazio minutuko nuen.



No hay comentarios:

Publicar un comentario