2013/03/01

1. entrenamendua



Gaur, esnatu naizenean, 60 pultsazio nituen minutuko. Animikoki gogotsu ibili naiz eta ez naiz nekatuta egon. Jinasiora joan naiz pare bat lagunekin kirol pixka bat egiteko asmoz, eta entrenadoreak esandakoa egiteko.
Entrenamendua hasi baino lehenago nire pultsazioak 79 ziren minutuko. Entrenamendua hasteko beroketak egin ditut, eta ondoren berrogei minutu egin ditut korri Alegi aldera joan eta etorriz. Ondoren, ergometroan bi serie egin ditut hogei minutukoa bakoitza, 20 palada inguru eta 120 watt-tara. Bukatzeko, 30 flexio, 120 abdominal eta hankekin pesa batzuk egin ditut. Entrenamendua bukatzean 109 pultsazio nituen minutuko gutxi gora behera, eta luzaketak egin ditut.
Nekatuta, baina fisikoki oso ondo egon naizenez pozik bukatu dut entrenamendua.
Bukaeran estiramenduak egiten:

No hay comentarios:

Publicar un comentario