2013/03/15

1. Entrenamendua

Gaur goizean esnatzean, 64 pultsazio minutuko nituen. Oos nekatuta esnatu naiz, atzo gauean berandu arte egon nintzelako irakurketa liburua irakurtzen eta ez nuen gogo askorik egun luzeari ekiteko. Arratsaldean, ostiralero bezala, kiroldegira joan naiz entrenatzera. Arropaz aldatu eta hasi baino lehen 77pultsazio minutuko nituen.

Entenamendua hasteko 5 minutu aritu naiz korrika, pixka bat luzatu eta entrenamendua hasi dut. Lehenengo "minutuak" egin ditut, espagat eta frontala landuz.

Gero bizkarra luzatu eta aparatuak hartu ditut. Hasieran cinta hartu eta montagea egiten hasi naiz. Montagea prest nuenean tapizean egiten hasi naiz. Hamar bat aldiz tapizean egin eta gero eta akatsak zuzendu eta uztaila hartu det. Uztailarekin berdina egin det. Hori dena eginda, montageko jaurtiketa guztiak bost aldiz errepikatu ditut. Amaitzeko luzaketak eta 20 abdominaleko 5 serie egin ditut.

Entrenamendua bukatzerakoan, nekatuta nengoen bi aparato egun berean egiteak nekatu egiten duelako. 121 pultsazio minutuko nituen baina pozik geratu naiz egindako entrenamenduarekin. Hortik dutxatzera eta etxera joan naiz. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario