2013/03/24

10.ENTRENAMENDUA 13/03/24

Gaur goizean animikoki eta fisikoki nekatuta esnatu naiz. Izan ere atzo parrandan ibili nintzen pixka bat eta ez dut gehiegi lo egin. Esnatzerakoan 60 pultsazio nituen minutuko. Gosaldu eta dutxa bero bat hartu dut despejatzeko.Etxetik atera baino lehen nire pultsazioa minutuko 73koa izan da.

Familiko bazkaria nuen Gazteluko sozidadean eta aprobetxatuz oinez joan gara batzuk. 1:45 minututan iritsi gara herrira baina egia esan errimoa ez da oso bizkorra izan. Goran nire pultsazioa minutuko 115ekoa izan da. Bazkaldu eta frontenisen ibili naiz ordubete gutxi gora behera lengusuarekin. Gero kafe bat hartu eta  hitz egiten denbora asko egon garenez ilundu egin zaigu eta osabarekin kotxez jaitsi gara. Eguna oso nekatuta bukatu dut fisikoki, izan ere ez negoen ondo deskantsatuta,hortaz gaur goiz oheratuko naiz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario