2013/03/29

11.ENTRENAMENDUA 13/03/29

Gaur 9:00 tan esnatu naiz. Esnatzerakoan 58 pultsasio nituen minutuko. Fisikoki ez naiz oso ondo esnatu, izan ere birus moduko bat dabil eta tripak  gaizki ditut baina aitarekin mendira joateko plana nuenez gosaldu eta mendira joan gara.

Gaztelun utzi dugu kotxea eta nire pultsazioa minutuko  70ekoa zen. Luzaketa batzuk egin ditut eta muina txurirantz abiatu gara. 800 metro inguru izango ditu eta 45 minututan iritsi gara gutxi gora behera. Goran nire pultsazioa minutuko 119koa izan da. Gero  aitak kobazulo txiki bat erakutsi dit bertan harria ateratzen omen zuten. Ur trago bat edan eta bera joan gara poliki-poliki lehen esan dudan bezela fisikoki ez bainegoen oso ondo.

Esan daiteke fisikoki eta animikoki ibili ondoren hobeto sentitu naizela baina eseri eta mina jarri zait berriz ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario