2013/03/30

12.entrenamendua

Gaur goizean, 10:30 etan esnatu naiz. Esnatzean, 57 pultsazio nituen minutuko. Fisikoki eta anitmikoki nahiko nekatuta nengoen berandu sartu nintzelako ohera. Euririk egiten ez zuenez, Alegia korrika joatea erabaki dut.

Etxetik atera naizenean, 78 pultsazio nituen. 11etan atera naiz etxetik eta 30 minutu gutxi gora-behera behar izan ditut Alegiko irteerara iristeko. Bertan, estiramentu batzuk egin ditut eta 15 minutuko deskantso bat egin dut bueltarako indarrak hartzeko. Bueltan, etxera iristeko, denbora gutxigo behar izan dut bidea aldapa behera zelako. 25 minututan iritsi naiz etxera gutxi gora-behera. Etxera iritsi naizenean, 119 pultsazio nituen minutuko.

Etxera nahiko nekatuta iritsi naiz, baina dutxatu eta gero, hobeto sentitu naiz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario